Bonofy campaña de bonos comercio local

Bonofyrekin kontsumo-bonuen kanpainak abian jarri dituzten bi udal: Tolosa eta Amasa-Villabona

Jakingo duzunez, Bonofy erakunde batek kontsumo-bonuen kanpaina bat hasieratik amaierara eratzeko, argitaratzeko eta kontrolatzeko erabiltzen duen plataforma da. Artikulu honeta, uda-udazken honetan Bonofy-ekin martxan jarri diren bi kanpaina aurkeztuko dizkizuegu. Biak desberdinak izan arren, helburu berdina dute: tokiko merkataritza bultzatu eta babestea.

Tolosako Udala: bi kanpaina aldi berean

Tolosako Udalak bi kanpaina jarri zituen abian. Gure Azoka asteroko azokako ekoizle eta saltzaileei zuzendutakoa eta Gure Dendak, herriko hainbat establezimenduri zuzendua.

Ezaugarri propioak dituzten bi kanpaina dira, bakoitza bere partaideekin eta baldintzekin, eta elkarrekin bizi dira udalerri berean eta momentu berdinetan.

Martxan jarri aurretik, Udalak bi informazio-saio antolatu zituen ekoizleei eta merkatariei funtzionamendua azaltzeko, eta Internet bidezko establezimenduen inskripzioa ireki zuen.

Kanpainei buruzko informazio guztia Tolosako Udalaren webgunean dago: udazkeneko bonu kanpainen informazio saioak eta Gure Azoka kanpainan izena emateko epea.

Amasa-Villabonako Udala: kanpainaren zortzigarren edizioa

Amasa-Villabonako Udalak, Oria Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, kontsumo-bonuen kanpainaren VIII. edizioa jarri du abian. Irailaren 19an hasi eta abenduaren 30era arte iraugo du, herriko 41 saltokik parte hartzen dutelarik.

Esperientzia duen kanapina da. Aurreko zazpi edizioek ohitura finkatu dute auzokideen eta denden artean, eta aurten ere Bonofyrekin jarriko da martxan.

Informazio guztia Amasa-Villabonako Udalak kontsumo-bonuen VIII. edizioari buruz duen albistean dago.

Bi udalerri eta bi modu

Tolosak eta Amasa-Villabonak modu desberdinean planteatu dituzte beren kanpainak, eta biek plataforma berarekin funtzionatzen dute: Bonofy. Horixe bilatzen dugu Bonofy garatzen dugunean: erakunde bakoitzak behar dituen ezaugarriekin bat egitea, tresnak eredu bakar bat inposatu gabe.

Plataformaren funtzionamendua urratsez urrats ikusi nahi baduzu, Bonofy-en funtzionamendua azaltzen dugu hemen.

Jarri gurekin harremanetan
Bonu kanpaina bat prestatzen ari bazara, idatz iezaguzu eta beste erakunde batzuk nola kudeatzen ari diren azalduko dizugu.

Tags: No tags

Comments are closed.